Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2022KO
ABUZTUAK
18AN

2022-2023 NEGUKO DENBORALDIKO KIROL IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA


Datorren asteartean, abuztuak 23, 2022/2023ko kirol ikastaroetarako izen-emateak zabalduko dira:

  • Igeriketa ikastaroak haur eta helduentzako.
  • Hidrogim.
  • Bono aktiboa: spining, cross-training, tono pump, pilates…
  • Ongizate eta osasun gunea: jarduera fisikoa 60+ urtekoentzat, hipopresiboak.
  • Gazte gunea: pump-tonua gazteentzat, kick box training, zumba junior.
  • Haurrentzako ikastaroak: kirolanitza, zumba haurrentzat.

Ordutegiak eta prezioak:

Bonu aktiboa, zumba kids, 60+ urtekoentzako jarduera fisikoa

Igeriketa haurrentzat, helduentzat, hidrogim

Jardueren egutegia

Argibide gehiago webguneko “Ikastaroak eta jarduerak” atalean.

LEHENENGO LAUHILEKORAKO IZEN-EMATEAK (bigarren lauhilekorako urtarrilean iragarriko da),  948012012 (012) telefonora deituz, abuztuaren 23tik irailaren 9a arte abonatuentzat. Barañainen erroldatuta daudenentzat (abonatu gabe), irailaren 1etik 9ra. Bulego orokorren irailaren 13tik aurrera abonatu gabe eta erroldatu gabe daudenentzat, baita zegokion datan izen-ematea egin ez zutenentzat ere.

LEHEN LAUHILEKOAREN PREZIOA

  • BONU AKTIBOA eta TALDE ITXIAK (JARDUERA FISIKOA 60+ URTEKOENTZAT), TONO PUMP GAZTEAK, KICK BOX TRAINING GAZTEAK eta MULTIDEPORTE infantil:

Abonatuek: 148,33 € / Barañainen erroldatutako abonatugabeek: 184,73€ /Abonatu gabe dauden erroldatugabeek: 240,15 €

  • TALDE ITXIAK ZUMBA KIDS, ZUMBA JUNIOR eta HIPOPRESIBOAK (ASTEAN BEHIN):

Abonatuek: 74,17 € / Barañainen erroldatutako abonatugabeek: 92,37 € / Abonatu gabe dauden erroldatugabeek: 120,08 €

Ikastaroak egiteko interesa duen pertsonaren bat ezagutzen baduzu, baina instalazioan abonatuta ez badago, jakinarazten dizuegu matrikula-prezio murriztua duen kanpaina bereziarekin jarraitzen dugula.