Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2022KO
ABUZTUAK
25EAN

KIROL-KUDEAKETAKO ENPRESETAKO LANGILEEN GREBA


Lagunak elkarteko kirol instalazioetako abonatu estimatuak:

Azken orduetan jakinarazi digutenez, kirol-kudeaketako enpresetako langileen sindikatuek, lan-hitzarmenean dituzten desadostasunak direla medio, greba deitu dute Nafarroa osoan abuztuaren 25eko 22:00etatik –OSTEGUNETIK- abuztuaren 26ko 22:00ak arte –OSTIRALA ARTE.

Lagunak Udal Zerbitzuak bi enpresa ditu kontratatuta hainbat zerbitzu kudeatzeko. Zehazki, sorospen-zerbitzua (igerileku estalia eta kanpoko igerilekuak), kirol-jarduerak, aretoko teknikariak (gimnasioa), mantentze-lanak eta garbiketa eta zaintza.

Beraz, grebak irauten duen bitartean, zerbitzu horiek arriskuan egon daitezke eta/edo ez, eta Lagunak elkarteak ezin du bermatu instalazioaren funtzionamendu normala, ezta zerbitzua ematea ere.

Jakin badakigu greba honek eragozpenak ekar ditzakeela guztiongan, greba-egun horretarako aurreikusitako iragarpen meteorologiko onak direla eta.

Lagunak elkartean, indarrean dauden araudiei jarraituz, erabaki egokiak hartuko ditugu erabiltzaileen eta instalazioaren segurtasuna bermatzeko, nahiz eta erabaki horiek greba-egunean kirol-instalazioak ixtea ekar dezaketen.

Mila esker zuen ulermenagatik.

 

ERAGINA JASAN DEZAKETEN

ZERBITZUAK:

  • Kanpoko igerilekuak, igerileku estalia eta hidroterapia-gunea irekitzea.
  • Arreta pertsonalizatua gimnasioan.
  • Udako kirola programaren barruko doako jarduerak, guztiontzat.
  • Igeriketa ikastaroak.
  • Spining, cross eta tonopump kirol-jarduerak.
  • Arratsaldeko mantentze- eta garbiketa-zerbitzua.
  • Sarbideak kontrolatzeko zerbitzua 22:30etik 00:00etara, OSTIRALA.