Lagunak elkartean, zure familia eta lagunekin batera kirola praktikatzeko eta zure aisiaz eta aisialdiaz gozatzeko gune bat aurkituko duzu.
Abonatua izateko kuotei eta baldintzei buruzko informazio guztia esteka honetan kontsulta dezakezu.
Aire zabaleko eta estalitako kirol-instalazioak, kanpoko igerilekuak eta hidroterapia-eremua duen igerileku estalia.
200 metro karratuko gimnasioa dugu, kardio-gunea eta muskulazio-gunea dituena, zure erritmoan edo teknikari espezializatuek gidatuta lan egin ahal izateko.
Kanpoko 4 igerileku ditugu: 50 metrokoa bat, 25 metrokoa bestea, triangeluarra eta txikienentzat, plisti-plastakoa. Gainera, 20.000 m² baino gehiagoko berdegunea eta solariuma ditugu.
Gure lehiaketa ataletan parte hartu ahal izango duzu: saskibaloia, eskubaloia, gimnastika erritmikoa, futbola, hockeya, abiadura patinajea, igeriketa eta pilota.
Ur- eta areto-ikastaro eskaintza zabala dugu. Sasoian jarri ahal izango zara gure Bonu Aktiboa kirol programaren bidez. Bertan, astean 40 saio baino gehiago izango dituzu: spinning, zumba, pilates, kross train eta askoz gehiago.
Baina Lagunak kirola baino askoz gehiago da, gure espazio sozialetan topaleku eta gozaleku da: erretegiak, taberna, terrazak…
Hoja de inscripción (tfno 948 181233)