Ekainaren 1ean hasiko da irailaren 15ean amaituko den udako denboraldia.
Instalazioetara sartzeko, ezinbestekoa da txartela aurkeztea.
Abonatuta ez diren pertsonek dagokien eguneko sarrera erosi beharko dute, instalaziora zein ordutegitan sartzen diren eta zein zerbitzutara joango diren kontuan hartu gabe (tabernarako eta erretegietarako sarbidea barne).
Kanpoko igerilekuak ekainaren 11n irekiko dira, larunbata, irailaren 11ra arte, igandea.
INSTALAZIOAREN ORDUTEGIAK.
Uda honetarako instalazioaren ordutegiak gogorarazten dizkizuegu:
Ekainaren 11ra arte, instalazioaren ohiko ordutegia.
Ekainaren 11tik 30era:
Uztaila eta abuztua:
Irailaren 1etik 12ra:
KANPOKO IGERILEKUEN ORDUTEGIA:
IGERILEKU ESTALIA
Urtero bezala, igerileku estalia uztailean zehar ixten da, husteko, garbitzeko eta mantentze-lanak egiteko.
Abuztuaren 1ean irekiko da berriro, udako ordutegia astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 21:00etara (larunbat eta igandeetan itxita).
Aldez aurretik hitzordua eskatuta funtzionatzen jarraituko dugu.
GIMNASIOA
Itxita egongo da, urteko zerbitzu-egutegiaren arabera, uztailaren 5etik 8ra, biak barne, garbiketa orokorra eta mantentze-lanak egiteko.
Aldez aurretik hitzordua eskatuta funtzionatzen jarraituko dugu.
GONBIDAPEN-SARRERA 2022ko UDA
Maiatzaren 23tik aurrera, 18 urtetik gorako pertsona guztiak sar daitezke 2022ko udarako gonbidapenak jasotzera.
Gonbidapen-sarrera bakoitzaren prezioa 2,11€ takoa izango da (eguneroko sarrera arruntaren prezioa, 4,75 € 2-9 urte bitartekoentzat, 5,80€ 10-13 urtekoentzat, 6,86€ 14-17 urtekoentzat, eta 10,55 € 18 urtetik gorakoentzat. Erroldatu gabe daudenentzat, 9,50€, 12,66 €, 15,83 € eta 18,99 € hurrenez hurren) eta 18 urtetik gorako abonatu bakoitzak 3 hartu ahal izango ditu gehienez.
ERRETEGIAK
Aldez aurretik hitzordua eskatuta funtzionatzen jarraituko dugu, bai mahaien eta sutegien erreserban.
Gogorarazten dizuegu ekainaren 11tik irailaren 11ra erretegietako atea larunbat, igande eta jaiegunetan irekiko dela 12:30etik 13:00etara eta 19:30etik 20:00etara tresnak sartzeko. Pertsonak ate nagusitik sartu beharko dira.
Udako denboraldian (ekainaren 1etik irailaren 15era), egun osoan eta instalazioa itxi arte, baimena duten abonatuak edo dagokion udako sarrera eskuratzen dutenak bakarrik sar daitezke.
Berritasun gisa, eta Lagunak elkartean abonatutako pertsonek erretegi-lokalaren erabilera lehentasunez izan dezaten, instalazioetara 21:00etatik aurrera joaten denak ere dagokion udako eguneko sarrera erosi beharko du.