Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
Lagunak Udal Zerbitzuak 25 metroko igerileku estalia du, eta bertan lehentasunezko erabilera da igeriketako kirol-jarduera egitea; igerileku horretan egiten dira igeriketa- eta hidrogimeko-ikastaroak.
Hona hemen funtzionamendu-ordutegia:
Irailaren 1etik ekainaren 30era, astelehenetik arunbatera, 08:00etatik 21:30era.
Abonatu eta dagokion sarrera eskuratzen duten guztiek erabiltzen ahal dute igerilekua.
Igerileku estalia igeri egiteko da, ez da jolasean aritzeko igerileku bat.
Uretan sartzeko aulki bat dago ahalmen urritasuna dutenentzat. Behar baduzu, eskatu sorosleari.
Haurrak ezin dira barrutian sartu haiekin batera ez badoa pertsona heldu bat edo ikastaro batean ez badira parte hartzen ari.
Honako elementu hauek sartzen ahal dira igerilekuaren eremuan: txanoa, txankleta, bainujantzia, bainu-bata edo toalla. Ezin dira sartu poltsak, zorroak eta garbiketarako produktuak.
Beharrezkoa da txanoa erabiltzea.
Instalazioan sartu aurretik dutxa hartu behar da. Barrutiko dutxetan ezin da xaboirik erabili.
Ezin da ur-jolasetan aritu, eta ezin da erabili flotagailurik, tutu-betaurrekorik ezta sorosleek arriskugarritzat jotzen duten eta instalazioaren erabilera normala eragozten duen beste edozein elementu.
Ikastaroetarako gordetako eremua errespetatu behar da.
Kortxo-ilarek kaleak mugatzen dituzte horien erabilera zentzuzkoagoa egiteko, eta ezin da haien gainera igo. Igerilekua hobeki erabiltzeko, gomendatzen da “gurpil” moduan igeri egitea kalearen eskuinaldetik.
Gainerako pertsonekiko errespetua zaintze aldera, gomendatzen da barrutik erabat lehortuta ateratzea, kanpoaldeko korridoreak ez bustitzeko.
Guztiz debekatuta dago azaleko gaixotasunak eta edozein motatako gaixotasun infekzio-kutsakorrak dituzten pertsonek bainu hartzea.
Monitorea da arduradun nagusia ikastaroetan; gurasoek eta ikastaroak egiten ari direnek men egin behar diote hark esandakoari.
Soroslea da instalazioaren erabilera zuzenaren arduraduna. Berak erabiltzaileei egindako iradokizun eta gomendio guztiak bete behar dira.