Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
Itzuli

Mendia


Secciones deportivas

Persona practicando senderismo

Mendi-atalak irteerak antolatzen ditu urte osoko igandeetan (udan izan ezik) Nafarroako geografiaren hainbat tokitara joateko. Zailtasun-maila desberdina dute txango horiek (mendiaren altuera, igo beharreko desnibela…), erabiltzaileak erabaki dezan zeinetara joan nahi duen.

Antolatzen diren ibilaldiak goizekoak edo egun osokoak izaten ahal dira; seihileko bakoitzean egiten den ibilaldien egutegian zehazten da informazio hori.

Txango horietan parte hartzeko prezioak desberdinak dira Lagunak Zerbitzuko abonatuentzat eta abonatu ez direnentzat, baita ibilaldiaren iraupenaren araberakoak ere (goizekoa edo egun osokoa).

Ibilaldi horietan parte hartzeko beharrezkoa da urteko mendi-lizentzia indarrean izatea; hori urtero kudeatzen ahal da Lagunak Udal Zerbitzuko kiroletako bulegoaren bidez.

Izena aurrez aurre ematen ahal da Laguna Udal Zerbitzuan, edo bertara telefonoz deituta.

Telefonoa: 948 18 12 33

MENDIRAKO LIZENTZIAK 2023

Abenduaren 13ean goizeko 12:00etan 2023eko lizentziak egiten hasiko gara. Gauzak horrela, momento horretatik aurrera, ezin izango ditugue egin 2022ko lizentzien tramitatazioak ezta ampliazioak ere.

2023eko lizentzien prezioak   honekin batera bidaltzen dizkuzuegu. Gogoan izan kategoriak direla-eta jaiotze-urtea kontua hartzen dugula:

 

  • “Haurrak” kategoria 13 urte arte dela. 2023ean 14 urte beteko dutenak “gazte” kategoriakoak izango dira.
  • “Gazte” kategoria 17 urte arte dela. 2023ean 18 urte beteko dutenak “helduak” kategoriakoak izango dira.
  • 65 urtetik gorakoak. 2023ean 65 urte beteko dutenak kategoria honetan izango dira.

NORBERAK TRAMITATUTAKO LIZENTZIA (Usermendi): federatu bakoitzak bere lizentzia egin dezake. Horretararko web orrian sartzen bada, www.nafarmendi.com “licencias online”_n kliklatu eta y “soy una persona” aukeratu. Kreditu txartelarekin ordainduko dute gure kontu korrontean.

ADI, LIZENTZIAK EZ DIRA INDARREAN IZANEN HURRENGO ASTEKO ASTELEHENERA ARTE.
LIZENTZIA, LAGUNAK UDAL ZERBITZUKO KIROL BULEGOAN JASO BEHARKO DUZUE.

Irteeren egutegia Mendizale Adiskideok elkarteak kudeatzen du. Edozein kontsulta egiteko, jo mendizaleadiskide@gmail.com-era.

LIZENTZIEN ARDURARIK (SARRERA-ZIGILUA BULEGOAN JARRIKO DA BETI).

2023ko MENDI-LIZENTZIEN INFORMAZIOA

Tríptico Precios Federados 2023

MENDI IRTEERAK 2023KO lehengo hiruhilekoa

calendario euskera 1º trimestreI