Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2023KO
ABUZTUAK
18AN

Alerta gorria edo arrisku handia.


Osasun Ministerioak eta Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak ohartarazi dute 3. mailako arriskua (arrisku handia) dagoela tenperatura altuengatik datozen egunetarako Nafarroa osoan.

Hurrengo 3 egunetarako aurreikuspen meteorologikoak adierazten du ezohiko bero handiak izanen direla. Tenperatura altuegiak osasunean dituen ondorioak saihesteko Nafarroako 2023ko Planean ezarritakoaren arabera, bero horiek egoera hau dakarte Nafarroan: alerta gorria edo arrisku handia.

T máx. Navarra

(Noaingo aireportua)1

T máx. Ribera del Ebro

(Tutera)2

2023/08/19 36,9 38,0
2023/08/20 37,7 38,0
2023/08/21 41,9 40,0

Tenperatura altuen aurreikuspenaren aurrean, honako hauek gogorarazten dizkizuegu:

  • Maizago HIDRATATZEAREN garrantzia, ur gehiago edatea.
  • Hainbat sintoma agertzen direnean, karranpak, ahulezia, nekea, zorabioak edo goragalea, JARDUERA ETETEA, hidratatu eta leku freskoan atseden harttzea.
  • Sintomek irauten badute edo azal bero eta gorritua agertzen bada, kontzientziaren alterazioak, pultsu azkar eta aula, arnasketa azkarra eta azaleko, baita konbultsioak ere, deitu 112 zenbakira.

 

Ariketa fisikoa egiterakoan kontutan hartu beharrekoak:

  • Ordu beroenetan ariketa fisikoa egitea ekidin.
  • Ongi hidratatu ariketak egin aurretik, bitartean eta ondoren ura edo edari isotonikoak edanez organismoa birmineralizatzeko.
  • Aire zabalean bada, arropa arina eta txapela erabili eta baita eguzki-babeserako krema ere.
  • Gaizki sentitzean, edo karranpak, ahultasuna edo goragalea izatean, GELDITU.
  • Sintomak irauten badute, 112ra deitu.