Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2022KO
URRIAK
29AN

JORNADA HUELGA 29 Y 30 OCTUBRE, 1 NOVIEMBRE


Abonatu estimatuak.

Jarraian, gai hauen berri emango dizuegu:

1) HALLOWEEN

Lagunak tabernako kudeatzaileek jakinarazi digutenez, datorren astelehenean, urriaren 31n, Halloween festa egingo dute, musika egongo da eta mozorro beldurgarrienari oparitxo bat emango zaio.

Festa 19.00etan hasiko da, eta greba jarraitzekotan, 22.00etan amaituko da, Lagunak-en instalazioak itxi egin beharko bait dira gaueko atezaintzako langilerik ez dagoelako.

2) KIROL-KUDEAKETAKO ENPRESETAKO LANGILEEN GREBA

Sentitzen dugu jakinaraztea sindikatuek eta
kirol-kudeaketako enpresek oraindik ez dutela akordiorik lortu, beraz, grebak aurrera jarraituko duela aurreikusten da.

Aurreko postan adierazi zen bezala, Lagunak-ek kontratatuta dauka asteburuetako eta jaiegunetako sarbideak kontrolatzeko zerbitzua. Gaur, ostirala, jakinarazi digute atezaintzan ez dugula langilerik izango; beraz, ezingo ditugu instalazioak ireki, eta itxita egongo dira asteburu osoan eta azaroaren 1ean.

Lan Harremanei buruzko Errege Lege Dekretuaren 6.5 artikuluak eta jurisprudentziaren ondorengo interpretazioak ezartzen duten bezala, Lagunak-ek ezin ditu beste pertsona batzuk kontratatu, ezta beste langile batzuk lan horiek egiteko enkargatu ere.

Egoera aztertzen ari gara etengabe, eta jakinaren gainean edukiko zaituztegu.

Egunero, www.lagunak.org webgunean grebaren inguruko informazioa jartzen goaz.